Pasa den asteazkenean, maiatzaren 8an, IKUR-Neurobiozientziak arloko ekitaldi bat egin zen Bizkaiko Biofisika Institutuan. Bertan aurkeztu ziren IKURk 2023-2024 aldian lagundutako lankidetza-proiektuen emaitzak.
Ekitaldia hiru zatitan banatu zen: lehenengoan, Iban Ubarretxenak, arloko koordinatzaile zientifikoak, 2023-2024 aldian IKUR-Neurobiozientziak eremuan lagundutako erronkak eta jarduerak aurkeztu zituen; bigarrenean, proiektuen liderrek beren aurrerapenak aurkeztu ziren, eta, azkenekoan, komunitatearentzat sarbide eta erabilera estrategikoa izan daitezketen azpiegitura eta ekipamendu gakoen hautaketa bat aurkeztu zen.
IKUR Estrategiarekin merkatuan eta gizartean lortu nahi den eraginarekin eta TRLetan izandako aurrerapenarekin lotuta, Nanoneuro proiektuaren kasua aurkeztu zen, eta nola bere ikerketa-partzuergoko kide diren eragileek Teknologia Berritzailearen Erosketa Publikoko (TbEP) ekimen bat gidatzea lortu duten. Ekimen hori, lortutako aurrekontua kontuan hartuta, Estatuan orain arte garatu den handiena da.
Ekitaldiaren programa: