Pasa den ostiralean, ekainaren 7an, Materialen Fisika Zentroan (CFM-MPC), 2023-2024 aldian IKUR-Neutrionikak lagundutako elkarlan eta tutoreordetza proiektuen emaitzak aurkeztu ziren, baita 2022-2023 aldian amaitutako beste proiektu batzuen emaitzak ere.
Ekitaldia hiru zatitan banatu zen, lehenengoan Daniel Sánchez Portalek, IKUR-Neutrionika arloko koordinatzaile zientifikoak, 2023-2024 aldian arloak izandako erronkak eta laguntza jaso duten jarduerak aurkeztu zituen, bigarren zatian, 2022-20244 aldian laguntza jaso duten proiektuen aurrerapena aurkeztu zen, eta azkenengoan, superkonputazio eta konputazio kuantiko azpiegituretako sarbidea eskuratzeko izapideak azaldu ziren; bi azpiegiturak funtsezko tresnak dira ikerketa-gaitasunak indartzeko.
Ekitaldiaren programa: