Zeintzuk osatzen dute IKUR komunitatea?
null

IKUR Estrategia mobilizatzen duen eragile/ikertaldeen komunitatea lehentasunezko 4 arloetako bakoitzean zehaztutako jarduera ildo estrategikoetan gaitasun bikainak dituzten eragileek osatzen dute.

Denboran egonkorra den eragile/ikertaldeen komunitatea da. Xedea da komunitate horren garapena bizkortzea ahalbidetuko duten lankidetza dinamikak egituratzea, horrela Euskadi nazioartean posizionatzea eta inpaktu handiagoko emaitzak lortzea errazteko.

Eragile eta ikertalde horiek honako hauetan oinarrituta hautatu dira:

  • BERCetan dauden gaitasun nabarmenen identifikazioa, lehentasunezko arloekin lotuta
  • Unibertsitateetan eta IZKetan gaitasun bikainak mapatzea, lehentasunezko arlo bakoitzean estrategikotzat identifikatu diren ikerketa ildoei dagokienez
  • Ekin nahi diren proiektuei erantzun ahal izateko gaitasun zientifiko, teknologiko eta/edo enpresarial espezifikoak identifikatzea

Horrela, une honetan, IKUR Estrategiak eragile eta ikertalde bikainen komunitatea egituratzen du, haien arteko lankidetzari mesede egiteko, beste eragile eta ikertalde batzuk sartuz, planteatzen diren proiektu espezifikoei erantzun ahal izateko eta inpaktua duten balio kateak sortzeko.

Bereziki, inpaktu ekonomiko eta sozial esanguratsua lortzeko duen helburuaren ikuspegitik, IKUR komunitatea gai izan beharko da enpresa eta asistentzia arloko erakundeak txertatzeko bere funtzionamendu dinamiketan, eskuratutako emaitzak transferitzea ahalbidetzeko.

Era horretara, oinarrizko ikerketatik hasi eta emaitzak merkatuan ezartzeraino doan ezagutza katearen barruan espezializatuta dauden jardueretan kontzentratu behar dute eragileek, eta, helburu horretarako, lankidetza baldintza ezin hobeak sortu behar dituzte, ezagutzaren transferentzia optimizatzeko.