IKUR Estrategia
IKUR Estrategiaren aurrekariak

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak gidaturik, IKUR 2030 Estrategia 2020. urtearen amaieran sortu zen, etorkizuneko ikerketako ekintza estrategikoen oinarri izango diren arlo zientifikoak identifikatu zirenean:

  • Bikaintasuneko ikerketa eta gaikuntza programak
  • Punta-puntako azpiegituren eta ekipamenduen sorrera eta kudeaketa
  • Komunitate zientifiko, teknologiko eta industrialaren egituraketa
  • Baliabide espezifikoen hornidura (eta horiek bultzatzeko dauden zenbait baliabideren orientazioa)

Planteamendu hori abiapuntu izanik, eta Europako Batzordearen Flagship Initiatives direlakoak erreferentziatzat hartu eta Euskadiko errealitatera egokituta, IKUR Estrategiak balio erantsi handiko ezaugarriak ematen ditu:

  • Baliabide bolumen esanguratsuaren kontzentrazioa esparru zientifiko espezifikoetan: zientzia arloko ekimen handiak
  • Epe luzeko ikuspegia, baina epe labur eta ertaineko xede handinahiekin
  • Sustatutako ikerketa lerroek gizartean duten inpaktua azkartzeko gaitasuna

Horretarako, IKURek baliabide eta inbertsio espezifikoak jartzen ditu, dauden laguntza tresnak eskuratzeaz gain, garapenerako epeak laburtzeko eta benetan egiturazkoa den aurrerapausoa emateko.

IKUR Estrategiak Euskadi bikaintasuneko zientziaren nazioarteko gune gisa posizionatzeko apustu egiten du, abangoardiako proiektuetan parte hartuz eta gizartean eta ekonomian eragina izango duten emaitzak lortuz.

Misioa eta ikuspegia

Misioa

Euskadin egiturazko aldaketa lortzea, zientziaren, teknologiaren, enpresaren eta gizartearen arloetan inpaktua izango duena, eta, horretarako, ibilbide luzeko ikerketa ekimen enblematikoak sustatzea.

 

Ikuspegia

Euskadi nazioarteko erreferentziazko gune zientifikotzat posizionatzea, aukeratutako arlo zientifiko-teknologikoetako industria/enpresa/erakunde garapeneko aukerekin.

Helburu Estrategikoak


 

Lehentasuneko Arloak

IKUR Estrategiak lehentasunezko lau arlo identifikatzen ditu: Neurobiozientziak, Teknologia kuantikoak, Neutrionika eta HPC&IA, Euskadiren lehentasunezko RIS3 arloekin lerrokatutako eremuak, hain zuzen ere.

Abiapuntuan Euskadin errealitate desberdina duten eremuak badira ere, lehentasunezko arlo horiek bi ezaugarri dituzte komun: estrategikoak dira gure gizartearen etorkizunari begira, eta horietako bakoitzari dagokionez gaitasun nabarmenak ditugu nitxo zehatzetan.

Neurobiozientziak

  • Gaixotasun neurologikoak eta beste nahasmendu batzuk tratatzeko diagnostikoen eta terapia aurreratuen garapena

Teknologia Kuantikoak

  • Teknologia kuantikoen aplikagarritasuna errazteko abangoardiako aurrerapen zientifikoen garapena

Neutrionika 

  • Neutroien zientziaren erabilera, materialen karakterizazio eta ikerketari aplikatuta
  • Aurkikuntza zientifikoko eta teknologiaren transferentziaren aplikazioko gaitasun handia duen neutrinoen ikerketa

Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala (HPC-IA)

  • Superkonputazioko erreferentziazko azpiegituren prestazioen erabilera eta hedapena
  • Adimen Artifizialaren erabilera intentsiboa aurrerapen zientifikoaren tresna gakotzat 

IKUR 2030 Estrategiaren esperotako inpaktua