Neurobiozientziak
Gaixotasun neurologikoak eta beste nahasmendu batzuk tratatzeko diagnostikoen eta terapia aurreratuen garapena.
Teknologia Kuantikoak
Teknologia kuantikoen aplikagarritasuna errazteko abangoardiako aurrerapen zientifikoen garapena.
Neutrionika
Neutroien zientziaren erabilera, materialen karakterizazio eta ikerketari aplikatuta. Aurkikuntza zientifikoko eta teknologiaren transferentziaren aplikazioko gaitasun handia duen neutrinoen ikerketa.
Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala (HPC-IA)
Superkonputazioko erreferentziazko azpiegituren prestazioen erabilera eta hedapena. Adimen Artifizialaren erabilera intentsiboa aurrerapen zientifikoaren tresna gakotzat.
IKUR Estrategia
Zer da IKUR Estrategia?
IKUR 2030 Estrategia Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Be
- Neurobiozientziak
- Teknologia Kuantikoak
- Neutrionika
- Prestazio Handiko Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala (PHK&AI)
Arlo horiek bultzatuz, Eusko Jaurlaritzaren xedea da Euskadiren posizionamendua indartzea zientziako nazioarteko erreferente gisa eta, halaber, inpaktu ekonomikoa eta soziala izango dituen bikaintasuneko oinarrizko zientzia garatzea.
Helburu hori lortzeko, IKUR Estrategia hiru zutabetan oinarritzen da:
- Bikaintasuneko ikerketa proiektuak garatzea
- Abangoardiako azpiegiturak sortzea
- Talentua erakartzea eta txertatzea
Berri nabarmenak
Neurobiozientziak: ERC Advanced Grant berria garuneko erritmoen eta hizketaren arteko koherentzia aztertzeko
(2024/4/11) - BCBL zentroko zuzendari zientifikoa den Manuel Carreiras Europako Ikerketa Kontseiluaren ERC Advanced Grant diru-laguntza lortu duten 11 ikertzaile...
HPC-IA: Hyperion, Euskadiko superordenagailu berria
(2024/02/19) - 14.000 nukleo baino gehiagorekin eta 150 TB RAM memoriarekin, Hyperionek bere aurrekoaren indarra hirukoizten du eta Euskadiko ikertzaile-komunitate osoari ematen dio zerbitzua
Teknologiak Kuantikoak: Basque Quantum proiektuaren aurkezpena
(2023/3/24) - Euskadik IBM Quantum System One ordenagailua hartuko du, munduko seigarren superordenagailu kuantikoa
Ikerketarako eraikin berria
(2023/1/19) - Eraikin berria Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak sustatu du, eta bertan, Eusko Jaurlaritzaren IKUR Estrategian zehaztutako giltzarrizko ikerketa-esparrruetan diharduten talde zientifikoak kokatuko dira.
Neurobiozientziak: Euskadik munduko krio-mikroskopio elektronikorik aurreratuena du
(2021/12/15) - ThermoFisher Titan Krios G4 krio-mikroskopio elektronikoa bikaintasuneko ikerketaren esparruan Hezkuntza Sailak abian jarritako IKUR 2030 Estrategiaren barruan Eusko Jaurlaritzak eskuratu duen lehen azpiegitura handia da.
IKUR 2030: ikerketa-eremu estrategikoen aldeko apustua
(2021/5/27) - Hezkuntza Sailak 100 milioi euro inbertituko ditu datozen 10 urteetan, bere aurrekontuetan jasotakoen gehigarri.